XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste iñori baño poz-eracutsi andiagóac eguiñaz beregana artu eta laztantzen ditu aurrac: persona gaitz-gabe eta pobrechuac nayen eta maiteen ditu; becatariac biguñ eta ondo artzen ditu, fariseoac dioten guciari izpiric beguiratu gabe; eta onen aguiria emacume Samariatarrac, Zagucoc, Madalenac, Mateoc, andre adulteroac, gorputz-animetaco gaitzetatic mirariz sendatu, eta demonioaren escupetic atera cituen beste ascoc eman dute.

Hitz batean, alde gucietan on eguiten, betico bicitzaz hitzeguiten, eta Jaungoicoaren erreinua biotzetan ereiten cijoan.

¡Zori onecoa zu baldiñ Berá artzen badezu ispillutzat!.

HITZALDI LABURRA.

Nere Salbatzallea, serbitzaria jauna baño andiago, eta icaslea maisua baño gueyago izan bear eztala, Zuc esan cenduen.

Gaurtic dich anditzat iduquico det zure esclabo izatea, eta zure antzeco izatean ipiñico det nere gloria gucia.